20 urteko "Made in Euskadi" ekodiseinua — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

20 urteko "Made in Euskadi" ekodiseinua

20 urte bete dira Euskadin ekodiseinuko lehen proiektuen berri izan genuenetik.
20 urteko "Made in Euskadi" ekodiseinua
2020/02/27

Denbora horretan guztian, euskal enpresa askok ingurumen-irizpideak txertatu dituzte beren produktuak diseinatzeko eta garatzeko faseetan, horien artean, ULMA Manutentzio Zerbitzuek. USMk, duela urte batzuetatik, zerbitzura bideratutako negozio-eredu bat eskaintzen du, eta, bertan, produktuen bizitza luzatzea planteatzen da, teknika prediktiboak, berriz diseinatzekoak eta berrerabiltzekoak aplikatuz. Era berean, erabakiak hartzeko, produktuaren elementu kritikoen egoera teknikoa monitorizatzeko on-line sistemak baliatzen ditu. Horrela, soluzio berritzaileagoak eta bezeroen beharretara egokitutakoak eskaintzen dira, eta IoT, sentsorika eta big datak zerbitizazio-eredua izugarri errazten dute.

Euskal enpresek 20 urte hauetan egindako lana ezagutarazteko, eta Basque Ecodesign Meeting 2020ren ospakizunarekin bat eginez, ekodiseinatutako euskal produktuen erakusketa handi bat egiten ari da Bilboko Euskalduna Jauregian, otsailaren 26tik martxoaren 1era. Erakusketa horrek "20 urteko Made in Euskadi ekodiseinua" izena izango du, eta bertan izango gara.