ULMA Handling Systems en web gune berria — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systems en web gune berria

ULMA Handling Systems enpresak bere webgune berria estreinatuko du: bisuala, gaur egungoa, praktikoa eta eleanitza, momenturo komunikazio aro berrira egokitua. Web gune berri honek soluzio logistikoen erabateko erakusleihoa eskaintzen dio erabiltzaileari. Bertan, ULMA Handling Systems enpresak garatzen dituen soluzio gama osoaren multimedia aurkezpenak aurkitu al dira. Baita, kasu arrakastatsuen garapena eta azken orduko albisteak.
ULMA Handling Systems en web gune berria
2015/05/20

Gainera, web gune berriak ULMA Handling Systems-en jarduera berriak eta garatu dituen produktu berriak ezagutzeko aukera ematen du, besteak beste, ospitaleetako logistikara bideratutako soluzio logistikoak, Robot IK PAL produktu berritzailea, eskabideak prestatzeko sistema berriak eta abar luze bat.

Bestalde, gune berria kooperatiba honen ezaugarri diren balio sozial eta giza balioak biltzen ditu. Bere profesional taldea, DAIFUKU, bere aliatu printzipala eta bere negozioaren historian zehar garatutako kasu arrakastatsuen testigantzak aurkeztuz.

Web gune honen bidez, irudi berria eskaintzeaz gain, ULMA-k bere erabiltzaile eta bezeroekin komunikazio eta interaktibitate horizonte berria eskaintzen du dagoen sare sozialen bitartez.