• Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systems-ek “Logística Sanitaria: retos y nuevas tendencias” liburua argitaratu du

2014/03/18
ULMA Handling Systems-ek, aholkularitza eta ikerketan diharduen GLOBOPE Research and Consulting enpresarekin elkarlanean, “Logística Sanitaria: retos y nuevas tendencias” liburua argitaratu du. Liburu honek, ospitaleetako prozesu logistikoen ikuspuntu zabal eta eguneratua eskaintzen du hainbat adibidez praktikorekin osaturik.

Kapitulu desberdinetan banatzen den liburu honek, ospitaleetako materialeek jarraitzen duten fluxua deskribatzen du: materiala hornitzaileen etxean dagoenetik pazientearengana heltzen den fluxu guztia alegia, erosketen kudeaketa eta materialaren informazioa ere kontutan izanik.

Ospitaleetako logistikaren kudeaketan dauden modelo desberdinak ere errepasatzen ditu liburuak, eskaerak iragartzeko teknikak, stock-a kudeatzeko estrategiak, lokalizazioak, biltegien diseinua eta dimentsionamentua, materialeen azpi-prozesuak (harrera, kokalekua, eskaerak prestatzeko sistemak, etab.), ber-hornikuntza funtzioa eta baita alderantzizko fluxuen prozesua ere.

Azken urte hauetan, osasun arloko logistikak indar haundia hartu du eta berari esker posible dugu ospitaleen funtzionamentu ona bermatzea. Gaur egun, ospitaleen erronka nagusia biltegiratze eta materialeen kudeaketarako sistema eraginkorrena lortzea da, beti ere, segurtasuna eta trazabilitatea  oinarrizko parametroak direla kontutan izanik.