• Ulma agrícola

ULMA Agrícolak negutegi azpiko piper ekoizpenera zuzendutako Latinoamerikako plantarik handiena egin du

2013/05/22
ULMA Agrícola gero eta munduko herrialde gehiagotan ezaguna egiten ari da eta batez ere Latinoamerikan.

2012.urtean Erdialdeko Amerikako hainbat herrialdek AEBekin  fitosanitario protokolo bat sinatu zuten eta horri esker, tokiko nekazari esportatzaileei ateak ireki zitzaizkien Estatu Batuetako merkatura papaia, piperra eta tomate freskoa bidaltzeko.

ULMA Agrícolak kontrolatutako giropean kolorezko piperren ekoizpenera zuzendutako Latinoamerikako plantarik handiena egin berri du.

Lursailak  40 hektareako hedadura dauka eta bere ekoizpena 10 hektareako hedaduran sortzen du, negutegi baten bidez eta hidroponia ereite sistemaren bidez (lurrik erabili gabeko landareen laborantza teknika). Lursailaren gainerakoa ontziratzeko prozesu-planta, hozte kateak eta beste instalazio batzuek betetzen dute.

Altzairuzko azpiegitura ikaragarri hau ULMA Agrícolak instalatu du,  9.6m  zabaleko nabeak erabiliz eta 5.5 metroko azpiko kanalen bidez. Negutegia ipini den lursaila aldapan dago eta ondorioz, eskailera batzuk sortu behar izan dira eta proiektua elkarri lotutako 9 modulutan zatitu behar izan da. Hori dela eta, behin negutegiaren egitura bukatuta, lursailaren orografiara oso ondo egokitu eta integratu da.

ULMA Agrícolak instalatutako egiturak modulu bakoitzeko aldeetan bi ate ditu, tximeleta motako aireztapen zenitalak direnak eta aurrealdeko aireztapen tolesgarriak dituztenak, horiek denak antitrip sarez estaliak leiho guztietako irekiguneak babesteko. 4.5m altuerako parrilladura-sistema  luzetarakoa, beso edo aurrealdeko errefortzu gehigarriekin.  Pantaila termikoak laborantza eremu guztietan, airezko zirkular gailuak eta Ground Cover zuria.

Instalazio osoa ixteko aukeratutako estaldura tanta-jarioen kontrako bost geruza dauzkan plastiko berezi bat izan da.

ULMA Agrícolak negutegi azpiko piper ekoizpenera zuzendutako Latinoamerikako plantarik handiena egin du

Instalazioa airetik ikusita