• Ulma Handling Systems

Eñaut Sarriegi da ULMA Handling Systems-en zerbitzuetako zuzendari berria

2020/11/12
Eñaut Sarriegik gogoz hartu du Francisco Etxanizen lekuko profesionala eta adierazi du helburu nagusia dela “gure bezeroengandik hurbil egotea, haiek babestea eta haien beharrak gureak balira bezala sentitzea, haien produktibitatea zuzenean hobetuko duten zerbitzu proaktiboak proposatu ahal izateko".

Francisco Etxanizek agur esan dio bere ibilbide profesionalari eta merezitako erretiroa hartu du, azken 8 urteak ULMA Handling Systems-eko LTZ/SOZ arloko zuzendari gisa eta 30 urtetik gorako ibilbidea ULMA taldearen kide gisa egin ondoren.

Eñaut Sarriegik gogoz hartu du Francisco Etxanizen lekuko profesionala eta adierazi du helburu nagusia dela “gure bezeroengandik hurbil egotea, haiek babestea eta haien beharrak gureak balira bezala sentitzea, haien produktibitatea zuzenean hobetuko duten zerbitzu proaktiboak proposatu ahal izateko".

2013an, ULMA Handling Systems-ek Brasilen duen filialaren negozio-garapenaren ardura hartu zuen Eñautek, eta 2018az geroztik UHS Services-eko zuzendari lanak egin ditu. ULMA Handling Systems-en dibisio horrek instalatutako parkearen berringeniaritza eta bilakaera du ardatz. 2019ko irailean LTZ/SOZ eta UHS Services negozio-unitateak bateratzeari ekin zitzaion, ULMA Handling Systems-ek lehendik dituen bezeroen instalazioen bizi-zikloa aztertzera eta zaintza-lanetara bideratutako Services negozio-unitate bakarra lortzeko.

Eñaut Sarriegik 10 urte daramatza enpresan, geroz eta ardura handiagoa duten lanpostuetan, eta horri esker sektorearen nahiz negozioaren inguruan duen ezagutza zabala da konfiantza osoa ematen digun berme nagusia, Services-eko zuzendari gisa dagozkion funtzioak betetzeko lagungarria egingo baitzaio, zalantzarik gabe. Goi-mailako informatika-ingeniari titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Executive MBA titulua Deusto Business School-en.

Izendatze honekin, jardueraren erdigunean bezeroa kokatzearen eta intralogistikako soluzio efizienteak lortzearen aldeko apustua berretsi du ULMAk, gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoa baita.