• Ulma Taldea

COVID-19 sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina ULMAn. Ez erlaxatu, izan Solidarioa!

2020/05/14
COVID-19aren inguruko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina aurkezten du, osasun arau eta protokolo guztiak betetzen jarraitzeko beharraz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko lagungarri izango zaiguna.

Ez erlaxatu, izan Solidarioa kanpainak kontzientziatzeko gida izan nahi du gure egunerokotasunean segurtasun neurriak nola mantendu eta osasun agintariek gomendatutako neurriak nola bete jakiteko. Kanpaina honekin gogorarazi nahi dizuegu koronabirusa gainditu nahi badugu zorroztasunez bete behar direla aurkezten ditugun arau guztiak.