Gripearen aurkako kanpaina 2024 — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Gripearen aurkako kanpaina 2024

Aurten ere, ULMAko Osasun Zerbitzuan gripearen aurkako txertaketa kanpaina jartzen dugu abian.
Gripearen aurkako kanpaina 2024
2024/09/12

Interesa baduzu, izena eman esteka honetan urriaren 18a baino lehen.

Zergatik jarri txertoa?

  • Urtero aldatzen delako birusa eta txertoa berritu egin behar delako.
  • Pertsona batetik bestera transmititzeko gaitasun handia duelako.
  • Arnasbideetako gaixotasun infekzioso akutua delako.
  • Gripea, gaixotasun larria izan daitekeelako eta arrisku handiko pertsonetan hilgarria ere.
  • Zu, zure lan-ingurunea, zure familia, lagunak eta abar babesteko.
  • Hainbat epidemia batu daitezkeelako eta horrek osasun-sistemaren kolapso berri bat ekarriko lukeelako.