Urban Mobility Challenge erronka martxan da
Ibilgailuen erabilera masiboa CO2 isurien iturri nagusietako bat bihurtu da, eta besteak beste, lanera modu jasangarrian joanez murriztu dezakegu. Mugikortasuun jasangarria sustatzen duen erronka irailaren 16an hasiko da eta lanerako joan-etorriak bizikletaz, patinetez, garraio publikoz, auto partekatuz, oinez edo korrika sarituko ditu. Gainera, aurten, berrikuntza gisa, auto elektrikoa, moto elektrikoa eta auto hibridoa gehitu ditugu.
Iaz bigarren postuan amaitu genuen erronka 38.622 km ibilita eta 4,6 tonatik gorako CO2 isuriak aurreztuta atmosferara. Gure marka guztiak gainditu genituen, eta, hori gutxi balitz, enpresarik jasangarrienaren saria irabazi genuen kilometro iraunkor gehien egiteagatik eta CO2 gehien aurrezteagatik.
Parte hartu eta urbanmobilitychallenge.com orrialdetik, rankinga jarraitu eta erronkan parte hartzen duten enpresa guztien posizioa ikusi ahal izango dituzu.
Oraindik ez baduzu izena eman Ciclogrennen, deskargatu Ciclogreenen aplikazioa zure mugikorrean, erregistratu ulmawin kodea erabiliz eta mugitu modu jasangarrian eta erabili aplikazioa zure joan-etorriak erregistratzeko.
Karbono-aztarna murrizten lagundu eta trukean, irabazi sari bikainak!