• Ulma Handling Systems

ALMENDRAS LLOPIS enpresak tenperatura kontrolatuko biltegiratze automatikorako sistema berria izango du

2018/12/20
Alacanteko Almendras Llopis enpresa biltegi adimendun berria garatzen ari da, 2019 amaieran martxan egongo dena. Biltegiratze automatikoko sistema horrek hondo bikoitzeko bi garabi pilatzaile ditu, guztira 30 metrotako altuerara iritsiko direnak.

Sistemak 4 eta 8ºC arteko tenperatura kontrolatua bermatuko du, horrela produktuaren kontserbazio egokia ziurtatuko da, lan baldintzak hobetuko dira eta produktibitatea handituko da mugimenduen abiadura eta kudeaketa informatikoari dagokionean.

Horrez gain, Biltegiratze Automatikoko Sistema hau zuzenean konektatuta dago merkantziak hartzeko tokiarekin eta produkzioarekin, eta produkzio eta almendrak guztiz zuritzeko lineak hornitzeko gai izango da.