ULMAko 600 langile inguruk hartu du parte “Bidegorriak Euskararentzat” egitasmoaren hizkuntzen lehiaketan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAko 600 langile inguruk hartu du parte “Bidegorriak Euskararentzat” egitasmoaren hizkuntzen lehiaketan

ULMA Packagingeko Fernado Zabalak irabazi du sari nagusia: bi pertsonarentzako asteburuko egonaldia, gosaria barne. Sari nagusiaz gain, parte hartzaile guztien artean Ereindajan elkarteko 10 saski zozketatu dira.
ULMAko 600 langile inguruk hartu du parte “Bidegorriak Euskararentzat” egitasmoaren hizkuntzen lehiaketan
2016/06/13

Hizkuntzei buruzko lehiaketa ULMAko Bidegorriak Euskararentzat egitasmoaren baitakoa da. Bidegorriak Euskararentzat egitasmoa ULMA Fundazioak eta ULMAko Euskara Motibazio Taldeak 2016rako antolatu duten ekintza soziokulturala da. Helburua da ULMAk euskararekin daukan konpromisoa langileen artean sozializatzea, eta ondoren konpromiso hori gizarteratu eta Oñatiko herriarekin konpartitzea.

 Lehiaketaren bukaerarekin, egitasmoaren 1.fasea bukatu da (NOR BAGARA) eta datozen asteotan 2.faseari ekingo zaio, (EUSKARA ALA EZ GARA), hau da, euskararekiko ULMAko konpromisoen muralekin.

 Azken fasea EUSKARA PLAZARA izenekoa da eta irailaren 23an egingo da: ULMA Architectural Solutionsetik Oñatiko plazaraino doan bidegorrian zehar joango dira ULMAko langileak, eta han, ULMAko euskararen muralak Oñatiko herriarekin partekatzeaz gain, hainbat ekintza antolatuko dira eguna jai giroan ospatzeko.

 Egitasmoari amaiera emateko, irailaren 23an, gaueko 22:00etan, Kalakan taldearen elkartasun kontzertua izango da, Oñatiko Parrokian. Denok zaudete parte hartzera gonbidatuta.

 Zorionak lehiaketako irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!!