ULMA Taldeak gazte nerabeei zuzendutako hausnartzeko zinema saioak eskainiko ditu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak gazte nerabeei zuzendutako hausnartzeko zinema saioak eskainiko ditu

Datorren urriaren 17an ULMA Taldearen Auditorioan (Oñati), ULMA Taldeak bere fundazioaren bidez antolatutako hausnartzeko bi zinema saioetako lehena eskainiko da.
ULMA Taldeak gazte nerabeei zuzendutako hausnartzeko zinema saioak eskainiko ditu
2012/10/16

Baketik-ekin batera antolatutako ekimena da, DBHko 3º eta 4º mailako ikasle gazteei zuzendutakoa, eta bi helburu ditu: batetik, hausnarketarako ohitura sustatu eta jarrera kritikoa bultzatzea -horretarako zinemaren baliabidea erabiliz- eta, bestetik, filmeetan landutako gaien inguruan hausnartzea, eztabaida eta elkarrizketa eraikitzaileak dinamizatuz.

Lehen saio honetan, Elkar Heziko DBHko 4º mailako gazte ikasleek “El Truco del Manco” filma ikusiko dute eta mugak, frustrazioak eta esfortzuaren inguruan hausnartuko dute. Bigarren saioa urriaren 22an emango da eta bertan Txantxiku Ikastolako DBHko 3º eta 4º mailako ikasle gazteek “Felices 16” filma ikusi eta askatasunaren, leialtasunaren, kontzientziaren eta hautuen inguruan hausnartuko dute.

ULMA Taldeak, bere Fundazioaren bidez eta bere Gizarte Sustapeneko proiektuaren barruan, saio hauek antolatzen ditu 2012ko bere ekimen dekalogoaren barruan.

Informazio gehiago jasotzeko ULMA Fundazioaren web gunean sar zaitezke: http://www.ulmafundazioa.com