Unibertsitatea-enpresa harremanak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Unibertsitatea-enpresa harremanak

Mondragon Unibertsitateko hiru dekanorengana jo dugu, unibertsitatea-enpresa harremanaren egungo egoerari zer irizten dioten jakin nahian. Horiekin batera, ULMA Taldeko lehendakariak bere ikuspegia eman digu enpresa kooperatibotik.
Unibertsitatea-enpresa harremanak
2017/01/11

Zer diagnostiko egiten duzue gaur egungo MU-ENPRESA harremanaz? Zuen ustez, badago indartu beharreko konturen bat? Norantz doaz unibertsitatea-enpresa harremanak gure ingurunean? Ondo posizionatuta gaude?

L.B.: Unibertsitatea-enpresa harremana elementu nuklearra da Mondragon Unibertsitatearen sortze egunetik bertatik.

Mondragon Unibertsitatea sortu zen eskualde baten prestakuntza beharrei erantzuteko, eta baita eskualde horretako enpresen beharrei erantzuteko ere. Unibertsitatearen historia eta eskualdearen nahiz bertako enpresen garapena beti joan dira paraleloan. Jarduera unibertsitario guztia egitate horri lotuta egon dadin ahalegintzen gara. Enpresekin dauzkagun harremanak islatzen dira programetan, edukietan, ikerketan, transferentzian, unibertsitatean lantzen denaren garapenean.

[...]

Erreportaje osoa ikusi