- Ulma Taldea
ULMAko emakumeak 60ko hamarkadan
2020/04/16
Oñatiar hauek izan ziren 60ko hamarkadan ULMAn lan egin zuten lehenengo hiru emakumeak. Bazkideak ziren, eta egunero joaten ziren Otadui pasealekuko bulegoetara lanera. Ezkontzean, baina, lanera joateari utzi zioten. Elkarrizketa honetan kontatuko digute nolakoa zen emakumeen lana hamarkada hartan.
Zuek zarete ULMAn lanean hasi ziren lehenengo emakumeetako batzuk. Kooperatibaren hasierako urte haietan, zer zeregin eta erantzukizun zenituzten?
P.S.: Ni kontabilitatearen arloan nenbilen. Hasierako emakumeok egiten genituen lanak gizonezkoen lanen oso bestelakoak ziren; ez zeukaten inolako zerikusirik. Garai hartan, bulegoan geunden emakume guztiok; emakume bakar bat ere ez zegoen lantegian. Eta ez zitzaigun burutik pasa ere egiten beste modu batera izan zitekeenik.
A.L.: Fakturazio lanak egiten nituen nik. Garai hartan, JJEIP aldamioak alokatzen hasi zen ULMA, gero erosteko aukerarekin. Oso ideia berritzailea izan zen, eta negozio bolumena nabarmen igo zen. Fakturak egiten pasatzen nuen eguna, eta, gero, bankura eraman behar genituen.J.E.: Nik denetarik egiten nuen pixka bat, baina gehien gogoratzen dudana, eta seguru asko garrantzitsuena: hamabostean behin langileei ordainketa egiteko gutun azalak prestatzen nituen. Lan bitxia zen. Lehenengo, kolektibo osoaren ordutegi fitxak jasotzen nituen. Orduak zenbatu, eta pertsona bakoitzari ordaindu beharrekoa kalkulatzen genuen, eta bankura joaten ginen. Han, diru guztia prestatzen zidaten hurrengo egunerako: eskudirutan eta diru xehe guztia zehaztuta. Hurrengo egunean, dirua jaso, eta pertsona bakoitzari zegokion kopurua gutun azal marroi batzuetan sartzen nuen; eta, ondoren, banatu. Niri oso tratu ona ematen zidaten. Hamabostean behin gutun azalekin joaten nintzen… ez zidaten, bada, harrera ona egingo? Gutun azalak eskuan ikusten nindutenean, izugarri pozten ziren.
[...]
Pili, Jesusa eta Anamari ULMAren hastapenetan ere lan egin zuen Tina Kortabarriarekin batera (bigarrena ezkerretik)
Erlazionatutako Albisteak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- "Azken urteetan hainbat lan egin dira herritarrak kotxea ahalik eta gutxien erabili eta mugikortasun jasangarri baten alde egiteko.Legealdi honetan ere bide horretatik jarraituko dugu, jasangarritasunaren alde apustu eginez."
- “ULMA Taldea pertsonek eraiki dugu, eta horrela beharko du izan etorkizunean ere”
- Azkar erreakzionatzea, erantzun irmoa artikulatzea, eta egoera horretatik irteteko modu bakarra “denok elkarrekin joatea” zela ulertzea, izan dira egoera honi aurre egiteko gakoak.