ULMA Taldeko Departamentu Zentralak; lankidetza eta zerbitzua negozioetarako. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeko Departamentu Zentralak; lankidetza eta zerbitzua negozioetarako.

Begira aldizkariaren hurrengo zenbakietan, erreportaje sorta bat argitaratzeari ekingo diogu. Erreportajeon bitartez, ULMA Taldearen alor korporatibotik eskaintzen diren zerbitzuak eta Negozioekin batera lantzen diren proiektuak ezagutaraziko ditugu. Lan Batzorde Korporatiboak eta lantzen ari diren proiektuak aurkeztuz joango gara. Oraingo zenbakian landuko dugun ikuspegi orokorrean, ikusiko dugu Taldeko Departamentu Zentralak nola egituratzen diren, nork osatzen dituen, zelako zerbitzu karta eskaintzen duten eta gaur egun zer batzorde korporatibo dagoen.
ULMA Taldeko Departamentu Zentralak; lankidetza eta zerbitzua negozioetarako.
2013/04/08

Lehenik eta behin, esan beharra dago ULMA Taldeko zuzendari nagusiak eskumen ugari duela Departamentu Zentralak zuzendu eta egituratzeko, Batzar Nagusitik eta Kontseilu Orokorretik datozen arauak garatze eta betearazte aldera. ULMAko Negozioek aurre egin beharreko lehiakortasun erronkei erantzuteko orduan lankidetzan jardutea da Departamentu Zentralei zentzua ematen dien funtzio garrantzitsuetako bat.

Zuzendari nagusiak zuzendutako Departamentu Zentralen egiturak Negozioetatik datozen beharrei erantzuten die, Taldearen funtziotzat jotzen diren zereginetan, Politika Orokorren garapenerako bideratzaile gisa; baita daukaten dimentsioagatik edo Negozioek dituzten baliabideengatik mankomunatu egin behar diren zereginetan ere.

Departamentu Zentralak, beraz, Negozioei laguntzeko eta bideratze lanak egiteko zerbitzua dira. Izaera espezializatua daukate, eta bertan beren egitekoak betetzen esperientzia handia duten profesionalek dihardute, koordinazioan eta laguntza tekniko espezializatua emateko zereginean murgilduta.

Departamentu Zentralen egitura formala Arloka antolaturik dago. Gaur egun, honako Arlo hauek daude: Gestio Sozialaren Arloa, Marka eta Komunikazio Arloa, Finantza Arloa, Laneko Segurtasun eta Osasun Arloa eta Sustapen Arloa. Departamentu Zentralen barruan, badira operatiboagoak diren laguntza zerbitzuak ere, hala nola Idazkaritza Teknikoa eta Zuzendaritzako Idazkaritza. Alor korporatiboan baditugu Lan Batzordeak ere, Negozioetako kideek osatuak eta, aldi berean, Departamentu Zentraletako profesionalek koordinatuak. Gaur egun jardunean dauden Batzordeak honako hauek dira: Finantza Batzordea, Gestio Soziala, Marka eta Komunikazioa, Laneko Segurtasun eta Osasuna eta IKT.