ULMA Taldeak gorputzaren eta buruaren arteko oreka bultzatzen du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak gorputzaren eta buruaren arteko oreka bultzatzen du

Pasa den apiriletik ULMAko langileek yoga saioetara joateko aukera dute eguerdietan Taldeko gimnasioan. Irakasleak eta lau ikasleek beraien esperientzia kontatu digute.
ULMA Taldeak gorputzaren eta buruaren arteko oreka bultzatzen du
2018/12/10

MIREN ZUBELDIA, Oñatiko “HAZI infinito” ongizate zentroko kidea, astean hiru aldiz etortzen da ULMAra bertako langileei erlaxazio teknikak erakusteko.

“ULMAren aldetik ekimen paregabea eta aurrerapauso handi bat dela iruditzen zait, langileei yoga praktikatzeko aukera ematean euren osasun eta ongizatean inbertitzen ari delako. Gorputz kontzientzia sortu eta buru-argitasuna lortzen laguntzeaz gain, flexibilitatea, indarra, posturaren hobetzea, erlaxatzeko gaitasuna, gure oreka hobetzea, kontzentrazioa, erabakiak hartzeko eta estresa maneiatzeko gaitasuna, eta gureganako zein besteenganako konfidantza eta onarpena hobetzen ere lagunduko digute yogako saioek. Honela osasun ona, lasaitasuna eta ongizate orokorra lortzen joango gara."

[...]

> Erreportaje osoa ikusi