ULMA Taldeak Euskara kudeatzeko politika orokorrak onartu ditu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Taldeak Euskara kudeatzeko politika orokorrak onartu ditu

ULMAko 100 langilek parte hartu duten hausnarketa prozesuan adostu eta zehaztu dira Euskara kudeatzeko politika orokorrak. Helburua argia da: ULMAko Euskal Herriko egoitzetako lan hizkuntza euskara izatea eta hori modu proaktibo, progresibo eta integratzailean egin nahi da.
ULMA Taldeak  Euskara kudeatzeko politika orokorrak onartu ditu
2018/07/18

2017ko udazkenean hasi eta 2018ko martxoan bukatu den prozesuan, kide hauek hartu dute parte: Euskara Batzordeetakoak, Motibazio taldekoak, Euskarazko IKT taldekoak, ULMA Taldeko lehendakariak eta zuzendari nagusiak, eta ULMAko kooperatibetako lehendakariak.

ULMA Taldearen POGUn aipatzen da euskal kultura eta hizkuntza babestu eta bultzatu egin behar direla eta horretarako zehaztu dira Euskara kudeatzeko politika orokorrak. Horrekin, euskararen kudeaketak indarra eta homogeneotasuna lortzea nahi da ULMAn. Era berean, ULMAko kolektiboari eta gizarteari begira, talde izaera eta hizkuntzarekiko konpromisoa ere indartuko dira.

[...]

> Erreportaje osoa ikusi