ULMA, protagonista handia HISPACK-BTA azokan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA, protagonista handia HISPACK-BTA azokan

HISPACK-BTA azokaren 2015eko edizioak (Bartzelona-apirila) ULMA markaren presentzia handia izan du, Taldeko lau negoziok parte hartu baitute elikagai eta edarien industriara zuzendutako nazioarteko hitzordu handi horretan, sektore hori izanik ontziratze eta enbalatzeko makineria zein material gehien kontsumitzen duena.
ULMA, protagonista handia HISPACK-BTA azokan
2015/07/17

ULMA ARCHITECTURAL SOLUTIONS

ULMA Architectural SolutionsekAltzairu Herdoilgaitzezko Drainatze Soluzioak aurkeztu zituen BTA Elikaduraren Teknologien Azokan. Aurkeztutako gama berriaren nobedade handietako bat HygienicPro modeloa da. Drainatzearen esparruan Blücherrek garatu eta ULMAk banatzen duen kontzeptu berritzailea eta esklusiboa da, diseinuaren eta fabrikazioaren arloan sektorean duen 50 urte baino gehiagoko esperientzian oinarritua.
ULMA Architectural Solutions, altzairu herdoilgaitzaren katalogo berrian aurkezten dituen soluzio horiei guztiei esker, eraikuntzaren sektoreko lehen lerroan kokatzen da, soluzio pertsonalizatuak eta iraunkorrak garatzeari dagokionez, eta gainera kalitatearen sinbolo eta bermearen zigilu bihurtu da eraikuntzaren arloan.

ULMA PACKAGING
ULMA Packagingek, berriz, bere garapenik berritzaileenak aurkeztu zituen etxeko gaien merkatuan erreferentziazko den HISPACK azokan.
Termozigilatzearen arloan, TSA eraginkortasun handiko termozigilagailuen gama berriko bi modelo. TSA 680 modeloa, hutseko skin aplikazioetarako, erretiluaren altuera gainditzen duten produktu freskoetarako (protruding), eta TSA 875 modeloa, elementu guztiak fabrikazio propiokoak dituen lerro batean integratuta.
Flow Packaren arloan, hiru modelo desberdin hiru enbase motatarako. Bat ARTIC da, alboko soldadurarekin, produktu xerratuetarako, berriro itxi daitekeen enbase oso praktiko batean. FV 35 biltzeko makina, FLOW-VAC® familiakoa, hutseko poltsa bilkorrak sortzeko garatua, zeinak enbasatu beharreko produktuaren luzerara egokitzen diren. Azkenik, abiadura handiko FR 500 flow pack biltzeko makina, pastelgintza-opilgintza industrialeko eta txokolate produktuak enbasatzeko, elikatzeko sistema automatiko bat duena, minutuko 800 paketeraino lortzeko kadentzia altua bermatzeko.
Termozigilatzeko soluzioen artean, TFS 407 DARFRESH® dago, CRYOVAC® filmarekin, hutseko skin enbaseetarako, eta eraginkortasun handiko TFS 700 termoformatzailea, xerratutako produktuetara zuzenduta, diseinu higienizagarriarekin eta minutuko 90 enbase egitea bermatzeko autonomia handiarekin.
Biltzeko makina bertikalen lerroari dagokionez, VTC 740 aurkeztu zen, diseinu berrituarekin, guztiz higienizagarria eta eraginkortasun gorenekoa. Enbasatzeko makina bertikalak sistema berritzaileak ditu, erreferentzia eta formatua aldatzeko denborak murrizten dituztenak.
Azkenik, kartoian kokatzeko multiformatu sistema berritzailea, formatua aldatzeko sistema automatikoarekin. Instalazio horrek formatu ugaritarako malgutasun handia eskaintzen du, eta kaxak egiteko gailu bat du, eta U10 robot bidez kokatzen ditu eta ixteko makina dauka. .

ULMA HANDLING SYSTEMS

ULMA Handling Systemsi dagokionez, sistema logistiko automatizatuak erakutsi ziren, industria eta kontsumoko hainbat sektoretako ekoizle, fabrikatzaile eta banatzaileei zuzenduta.
Zalantzarik gabe, stand honetako gai erakargarrienak biltegiratze automatikorako sistema herdoilgaitza eta paletizazio automatikorako sistema izan ziren.
ULMAren biltegiratze automatikoko sistema herdoilgaitzak ezaugarri bereziak ditu, elikaduraren sektorera egokituak, eta horri esker prozesuen kalitatea hobetzen da eta bezeroen estruktura logistikoetara moldatzeko malgutasuna lortzen da. Sistemak, segurtasuna hobeto kontrolatzeko produktuen trazabilitatea eta kalitatea ezin hobeto segurtatzeaz gain, aukera ematen du elikagaiak prozesatzeko denborak murrizteko, eta, aldi berean, azken helmuga esleitzeko denbora atzeratzea ere ahalbidetzen du.
Halaber, ULMA Handling Systemsek paletizazio automatikorako aurkeztu zuen sistema Lerro Amaierako sistemetan Ingeniaritza honek eskaintzen dituen funtzionalitateen erakuslea da. ULMA Handling Systemsek robotikaren arloko partnerrik onenak ditu eta ongi ezagutzen ditu materialen fluxua automatizatzeko sistemak; horrenbestez, Hornidura Katean eta Hotzeko Katean hobekuntza proiektuak garatzen ditu.

 

ULMA INOXTRUCK

ULMA Inoxtruckek bigarrenez parte hartu zuen Hispack–BTA azokan, eta kargak manipulatzeko altzairu herdoilgaitzezko ekipamendu higienizagarrien gama osoa aurkeztu zuen, elikaduraren munduari zuzenduta, higienizagarritasun, ergonomia eta mantentze lan gutxiko parametroetan oinarrituta; gainera, eguneroko garbitasuna errazten du, prestazioak eta iraungarritasuna murriztu gabe.
Kargak horizontalean mugitzeko soluzioak aurkeztu ziren (transpaletak, eskukoak eta elektronikoak), kargak jasotzeko eta manipulatzeko soluzioak (pilatzaile elektrikoak eta elektro-eskukoak), packagingeko ekipamenduetan bobinak edo moldeak aldatzeko ekipamendu osagarrien gama osoa, eta iraulgailuen ekipamenduen gama, (DIN 9797 cutter orgak iraultzeko). Erakutsi zen makina transpalet elektroniko bat nabarmendu daiteke, presiozko ura ezarrita mugimenduak simulatzen zituen ontzi baten barruan, bisitarien artean ikusmin handia eragin zuena.