ULMA Fundazioa, beste urte bat elkartasunean buru-belarri — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA Fundazioa, beste urte bat elkartasunean buru-belarri

Laburpen txiki honetan 2015. urtean garatutako egitasmo nagusien errepasoa egiten dugu.
ULMA Fundazioa, beste urte bat elkartasunean buru-belarri
2015/12/02

ULMA Fundaziotik, eta gure onuradun guztien izenean, eskerrak ematen dizkizugu zure laguntza ezin baliotsuagoagatik.

| Urtarrila-Otsaila
ULMA Fundazioak lehen mahiako premietarako, elikagaiz eta higienerako produktuz betetako poltsak eman zituzten langileen elkartasuna jaso zuen, Hondurasko ACOESeko kideei emateko, eta horiek guztiak martxoan bidali zen kontainerrean gehitu ziren, Hondurasen beharrik handiena duten etxeetan banatzeko.

 

| Martxoa
Ilunbeko irteera tradizionala Gipuzkoa Basket ikusteko, non ULMA Taldeko bazkide eta langile ugari elkartu ziren, Oñatitik hiru autobusetan abiatuta, senideekin batera kirol ekitaldi batez disfrutatzeko.

 

| Apirila-Azaroa
Aurtengo nobedadeetako bat izan da ULMA Taldeko harrera hainbat erakusteka paratzeko egokitzea; bertako protagonistak interes artistikoak dituzten bazkide eta langileak dira, eta ULMA Constructioneko Natxo Santos argazkilariak inauguratu zuen.
Ondoren “Oñati gogoan” argazki erakusketa izan zen, Oñati herriko argazki zaharren bilduma bat.
Azaroan Mundukideren erakusketa ibiltaria egon zen, bere 15. urteurrena ospatzeko eta kooperatibisten artean euren lana ezagutarazteko. Eta abenduan oñatiar margolari handien koadroak, horien artean ULMAko erretiratuenak ere, tartean Vicente Elguerorenak.

 

| Maiatza-Abendua
ULMA Fundazioak ACNUR-Errefuxiatuentzako NBEren Goi Komisarioarekin lankidetzan jardun zuen urtearen lehen zatian, langileen artean haurren malnutrizioaren aurka borrokatzeko fondoak biltzeko egitasmo batean, mineralez eta bitaminaz aberastutako barratxo energetikoak bidaltzeko.
Eta udazken-neguan, ACNURekin bat eginda, ULMAk siriar errefuxiatuen krisian laguntzeko kanpainan parte hartu zuen, lankidetzarako bideak irekiz, eta bazkideek ekarpen solidarioa eginez, abenduko nominatik deskontatuta.

 

| Uztaila
Bisita gidatua Arrikrutzeko kobazuloetara, pasarelaz kanpo, ULMA Fundazioarentzat; bertan espeleologiako ibilbide bat egin zen, “espeleolotxiki” izenaren pean, etxeko txikienekin esperientziaz disfrutatzeko eta, aldi berean, estatuan aitzindaria den kokapen arkeologikoetakoa eta Gipuzkoako kobazulorik zabalenetakoa dena ezagutzeko.

 

| Uztaila-Urria
Eskulanen lehiaketa tradizionala gure bazkide eta langileen haurrentzat, aurten “Birziklapena” hartuta gaitzat. Aurtengo edizioan 50 lan baino gehiago jaso ziren, material birziklatua erabilita egindakoak, oso originalak eta sormen maila altukoak. Irabazleentzako bi bizikletak, oraingoan, Ajofrinera (Toledo) eta Arrasatera (Gipuzkoa) joan ziren joan den urriaren 15ean. Haur irabazleak, Daniel Martin, 4 urtekoa, eta Lide Zubia, 10 urtekoa, ULMA Constructioneko langileen seme-alabak dira.

 

| Urria
ULMA Fundazioak, 2009an bere borondatez Nazio Batuen Mundu Itunari atxiki eta gero, 2014. urtean egindako aurrerabideari buruzko txostena eman du, giza baliabideen, lanaren, ingurumenaren eta ustelkeriaren kontrako borrokaren arloan funtsezko erantzukizunak betetzen dituela berresteko.

 

| Urria-Azaroa
ULMA Argazki Lehiaketaren X. edizioa abiarazi zuen, aurten “Gure-gureak” gaiarekin, eta 2016ko egutegia jantziko duten argazkiak bilatzen genituen. Parte hartzaileen artean eguberri otarre zoragarri bat zozketatu zen eta hamabi argazkirik onenak ULMAk 2016rako prestatu duen egutegi berrian ikusiko dira.

 

| Azaroa
Mundukideren erakusketa ibiltariari amaierako puntua jartzeko, ULMA Fundazioarekin duen lankidetzaren fruitu, azaroaren 26an Miren Amurizak jardun zuen ULMA taldearen auditoriumean, saio hau eskaintzeko: Kapulana bat zintzilik. ULMA langileak eta Oñatiko lagunak inguratu ziren sentimendu eta grinaz beteriko emanaldia ikustera. Arrakasta erabatekoa.

 

| Abendua
Aloña Mendi Kirol Elkarteak, txirrindularitza sailean, 50 urte beteko ditu datorren 2016an. Arrazoi hori tarteko, ULMAk txirrindularien ekipamenduan diseinatzea erabaki du. Diseinurako egindako bi proposamenei dagokienez barruko kolektiboaren iritzia eskatzen dugu, bozketa bidez, Aloña Mendi txirrindularitza taldeak 50. urteurrena dela-eta jantziko duen ekipamendua aukeratzeko. Gainera, aurreko urteetan bezala, txirrindularien ekipamendua erosteko aukera ere eskaini da.
Eta abenduarekin batera Gabonak iristen dira. Aurtengo Gabonak zoriontzeko, ULMAk Mundukiderekin eta horren postal solidarioarekin bat egiten du. Postal horien bitartez jasotako fondoak Mundukidera bidaliko dira, gaur egun diharduen herrialdeetan ekarpena egiteko helburuarekin: Mozambike, Kuba eta Brasil.