ULMA eta 2016ko Europako Hiriburutza; IDEIA LEHIAKETA — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA eta 2016ko Europako Hiriburutza; IDEIA LEHIAKETA

Datorren urtean Donostia 2016ko Europako hiriburutzaren egoitza izango da. Arrazoi hori tarteko, ULMA Taldea ekitaldiaren Laguntzaile Globala izanik, ULMA FUNDAZIOAn Ideia Lehiaketa bat sustatuko da bere bazkide eta langileentzat.
ULMA eta 2016ko Europako Hiriburutza;  IDEIA LEHIAKETA
2015/07/17

Proposamenek ekintza, jarduera edo ekimen bat deskribatu beharko dute, ULMAren irudia eta bere balioak sustatzeko eta parte hartzea bultzatzeko. Erronka ULMAn lan egiten duten pertsonen artean ekintza edo jarduera bat zehazteko ideiak sortzea izango da.

Proposamenak izaera sozial edo kulturaleko ekimen eta ekintzen ingurukoak izan daitezke. Helburua ULMAko pertsonen partaidetza sustatuko duten ideiak proposatzea da, kultura testuinguru industrialera hurbiltzea, sormena bultzatzea eta berrikuntza aktibatzea.

Irabazten duen proposamena 2016ko Europako Kultura Hiriburutzan sartuko diren kultur jardueren programa zabalaren barruan sartu ahal izango da, ULMAri ideiak aurkezteko aukera eskaini baitzaio; hiriburutzak berak ideia horiek egoki eta interesgarritzat joz gero, datorren 2016. urtean gauzatu ahal izango dira, programa ofizialaren barruan.

Parte hartzea, Epeak, Sariak eta Baldintzak

ULMA Taldean lan egiten duten pertsonek edo pertsona taldeek parte hartu ahal izango dute, kokapen geografikoa edozein dela ere. Behar beste dokumentatutako proposamen edo ekimen sozio-kultural bat bidali besterik ez da egin behar. Eduki berritzaile eta parte hartzaile handieneko osagaiak dituzten ekimenak lehenetsiko dira.

Ideiak aurkezteko epea irailaren 24an amaituko da, eta proposamenak uztailaren 6tik aurrera bidali daitezke. Bidalketak mezu elektronikoz egin daitezke, donostia2016@ulma.com helbidera, edo posta arruntez, ULMAko Taldeko Departamentu Zentralak, Garagaltza auzoa 51, Oñati, DONOSTIA2016 erreferentziarekin. ULMA Taldeko Departamentu Zentraletako harreran zuzenean ere entregatu ahal izango dira, Garagaltza auzoko 51n.

Eduki berritzaile eta parte hartzaile handieneko osagaiak dituzten ekimenak lehenetsiko dira.

Balorazioa egiteko prozesua proposamenak onartzeko epea amaitu eta berehala hasiko da. Hautatutako proposamenak ULMA Taldeko Kontseilu Orokorrera bidaliko dira, eta bera arduratuko da, azken instantzian, proiektu irabazleak zehazteaz. Eskatutako gutxieneko kalitate baldintzak betetzen ez dituen proposamenik egonez gero, lehiaketa hutsik deklaratu ahal izango da.

Sariak izango dira 1.500 euro irabazten duen proiektuarentzat eta 500 euro bigarren postuan geratzen denarentzat. Sari banaketa 2015eko urriaren 28an egingo da, ULMA Taldearen Auditoriumean. Positibo baloratuko da proposamenak ULMA Taldearen Balioekin bat etortzea, eta Debagoiena eskualdean gauzatu ahal izatea. Baloratuko diren alderdien artean daude originaltasuna, sormena, iraunkortasuna eta teknologia berriak erabiliz gauzatu ahal izatea.

2016ko Europako Donostia Hiriburutzak uste badu proposamen irabazlea bideragarria eta interesgarria dela, bertako jardueren programan sartuko da. Proposamena ez bada interesgarritzat jotzen, ULMA Fundazioak berak baloratuko du gauzatu ahal izateko aukera.