ULMA Construcciónek ikuspegi berria eman dio Mane Garrincha futbol zelai enblematikoari — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construcciónek ikuspegi berria eman dio Mane Garrincha futbol zelai enblematikoari

Mane Garrincha izenaz ezaguna, 2014ko Munduko Futbol Txapelketako eta Brasilgo 2016ko Joko Olinpiarretako estadio garrantzitsuenetakoa izango da. Lehengo futbol zelaia eraitsi ondoren, kirolgune berriak 71.000tik gora ikuslerentzako lekua izango du, eraikitako 188.000 m2-tan.
ULMA Construcciónek ikuspegi berria eman dio Mane Garrincha futbol zelai enblematikoari
2012/07/30

Ingeniaritzako soluzioak eta aholkularitza teknikoa hain izan dira goi mailakoak, bezeroak ULMAri esleitutako obraren portzentajea handitzea erabaki du.

Obra honen erronka elementu hauetan oinarritzen da: behar den material kantitatea -4.000 t produktu gutxi gorabehera–, lanesku gutxiago eskatzen duten eraikuntza prozesuak erabiltzea eta obra gauzatzeko epe laburrak, betiere segurtasun maila zorrotz baten pean.

Gaurko egunean, estadioan, lan erritmoak FIFAk planteatutako kronogramari jarraitzen dio. Izan ere, herrialde osoan aurreratuen dagoen obra da. 3.600 eraikitzailetik gora ari da bertan hainbat zereginetan lanean, eta aurtengo abendurako bukatuta egotea espero da. Brasil 2014an 7 partida bertan egiteaz gainera, 2013ko Konfederazioen Txapelketako inaugurazio partida ere bertan jokatuko da.

Estadioaren berezitasuna, 46 metroko garaiera duten eta barruti osoan zehar kokatuta dauden 288 zutabeak dira. 1,20-1,50 metroko diametroa duten zutabeak CLR enkofratuz egin dira, 4 metroko jarraikako geruzetan. Garaiera horietan ibiltzean langileen segurtasuna bermatzeko, BRIO sistema erabili da lan plataforma gisa.

22 m zabal eta 46 m garai den konpresio eraztuna eraikitzeko, MK Sistemaren moldakortasunera jo da. 288 zutabeetan ainguratutako kontsolen gainean bermaturiko MK Egiturek eutsi diote eraztunaren egiturari.

Estadioan apeorik eta enkofraturik arinenak erabili dira. Gainera, VR Orgak ahalbidetu du bai BRIO bai ALUPROP dorreak desmuntatu gabe eraman ahal izatea hormigoiztatze fase berri bakoitzera. Hala, errendimendua handitu eta material kantitatea murriztu egin da.

Kontsortzio eraikitzaileko Produkzioko gerentea den Marcos Aparecido Tonchisek baieztatu duenez, ULMA Construcciónen jarritako itxaropenak bete bakarrik ez, gainditu ere egin dira, kalitate handiko zerbitzuari, etengabeko aholkularitzari eta hornikuntza konpromisoak bete izanari esker. Era berean, Aparecidok ULMA produktuen salmenta ondoko zerbitzua, berrikuntza eta modernotasuna nabarmendu ditu Brasilgo gainerako merkatuan dauden produktuen aldean, produktuok zaharkiturik daudela esan baitu.