Talentua erakartzea, enpresentzako erronka berria
Galderaren erantzuna positiboa izan dadin, enpresek planak eta ekintzak abiarazi behar ditugu, gure ospe korporatiboa handitzeko. Agerikoa dirudi gakoetako bat komunikazioaren ingurunean norberaren marka enplegatzailea sortzea dela. Nahiz eta egia den, guri dagokigunez, urtetan eraikitako markaren nortasunaren ondorioz pauso bat aurrerago goazela talentuak guri buruz duen pertzepzioan.
Halere, fase guztiak ongi menperatzeak eta pertzepzio horretan eragiten duten elementu guztiak lerratzeak markatuko du diferentzia, eta talentuentzako erreferentzia bihurtuko gara.
Ildo horretan, MONDRAGON Unibertsitateko Enpresagintzako eta Goi Eskola Politeknikoko hainbat ikaslerekin elkartu gara, lan merkatura hurbildu diren belaunaldi gazte berrien errealitatea sakonago ezagutzeko. Prestakuntza dualaren garrantzia, motibazio profesional zein pertsonal berriak edo enpresetan erakargarri egiten zaizkien ezaugarriak, horiek dira eskaini dizkiguten gakoetako batzuk.
[...]