Sustapen Arloa ULMA Taldean
ULMA Taldeko Sustapen Arloa, une hauetan, bereziki helburu eta eginkizun hauetan murgilduta dago:
| Taldearen esparruetan sustapen politika lantzeko lankidetzan aritzea, ULMA Taldearen Negozio Zorroa definitzeko eta ezartzeko tresna gisa. Horrek esan nahi du sustapen eta negozio berrietarako irizpideak, metrikak eta abar definitu behar ditugula.
| ULMA Embedded Solutionsen sustapena garatzea, bai bere esparru estrategikoan, hau da, epe luzera, bai esparru operatiboan, hau da, egunerokotasunean. UESen jarduera eremua beste tresna, makina edo instalazio batzuetan sartu edo txertatutako elektronika adimentsua da, jarduera espezifiko bat garatzeko.
| LEC (Light & Energy Control) izeneko prospekzio jarduera garatzea, bere balio proposamena argia eta energia lente eta tira fotovoltaikoen morfologia berezi baten bidez kudeatzea dena, inguratzaile edo estalkientzako elementu konstruktibo gisa.
| IMNI (Irudi Mediko Ez Inbaditzailea) izeneko prospekzio jarduera garatzea, hasiera batean RETINAL proiektuan oinarritutakoa eta bere helburua algoritmo kliniko bat mekanizatzea dena ICSren (Garuneko Iskemia Isila) baheketarako.
| ULMA Taldeko Negozioetatik edo bazkideengandik sortutako ekimenak babestea. Ekimen horiek ad hoc aztertuko dira, dauden eskaeren eta babesteko ahalmenen arabera.
| Berrikuntzako jarduerak babestea, sentsibilizazioaren ikuspegitik, Jabetza Industrialaren kudeaketaren arloan.
| ULMA Taldea bateko eta besteko esparruetan ordezkatzea, maila instituzionalean zein korporatiboan.
Martxan dauden jardueren garapenari dagokionez, ULMA Embedded Solutions (UES) jarduerak indarrean dagoen Sustapen Politikako I., II. eta III. Faseak osatuta ditu, aurten IV. Fasera igaro beharko litzateke, hau da, sendotze fasera, enpresa arlo desberdinetan epe luzerako planteamendua egiteko. Beste bi ekimenek, hau da, LECek (Light Energy Control) eta IMNIk (Irudi Mediko Ez Inbaditzailea), prospektibaren I. fasea amaituko dute eta, ondorioz, hurrengo faseetara igarotzeko hartu beharreko erabakiak hartu beharko dira.
Berrikuntza babestearen arloari dagokionez, joan den 2013an epe luzerako hitzarmen bat izenpetu genuen Galbaian-ekin, Jabetza Industrial eta Intelektualaren kudeaketan laguntzeko, eta testuinguru horretan, aurrerantzean, mintegi bereziak egingo ditugu patenteen kudeaketaren eta eredu erabilgarrien inguruan. ULMA Taldeak arlo instituzionaletan/korporatiboetan duen ordezkaritzari dagokionez, une hauetan aktiboki ari gara parte hartzen Mondragoneko Sustapen eta berrikuntza Batzordeetan, Innobasquen, Saiolanen, Elkar-Lanen, etab.