Kualifikazio profesionala: ERRONKA, AUKERA. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Kualifikazio profesionala: ERRONKA, AUKERA.

Aurkeztutako eskaintzaren helburua da inolako prestakuntzarik ez duen pertsona batek lau urtean Goi mailako Prestakuntza Ziklo batean titulua lortu ahal izatea (LH2), Fabrikazio Mekanikoko Produkzioko Programazioko edo Mekatronika Industrialeko espezialitateetan.
Kualifikazio profesionala: ERRONKA, AUKERA.
2015/04/01

Fagor Etxetresnen konkurtsoaren ondoren enplegu laguntzarako martxan jarri diren neurrien artean enplegurako lanbide heziketako prozesu bat abiaraztea dago. Prozesuaren xedea da gaur egun produkzio, muntaketa eta mantentze lanetako lanpostu jakin batzuetarako eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten pertsonek lanpostu horietan sartu ahal izatea, hiruzpalau urteko epean, beharrezko kualifikazioa lortu eta gero.

Ideia hori MONDRAGONen sortu zen, alde batetik, egiaztatu zelako bazkide kopuru handi bat dagoela lanposturik gabe, eta, bestetik, horiek birkokatu ditzaketen kooperatiben beharrak bazkideek betetzen ez dituzten baldintza profesionalak dituzten lanpostuetan kontzentratzen direlako.

 

Erantzuna berehala etorri da: prestatu ditzagun bazkideak kooperatibek dituzten beharretan, irtenbide profesional bat eskaini ahal izateko.

 

ULMA Taldean kezka hori lehenago ere bazegoen, ez soilik enpleguaren krisiari erantzuteko, baizik eta prebentzio moduan ere, ULMA osatzen dugun pertsonek gure polibalentzia eta malgutasuna erraztuko duen maila profesionala izan dezagun, gure merkatuetan eta oro har ingurunean etorkizunean gertatuko diren aldaketei erantzuteko.

 

Horregatik, MONDRAGONen proiektu honetan parte hartzea proposatu zigutenean, ULMA Taldearen erantzuna positiboa izan zen zalantzarik gabe. Hortik aurrera, aurrera egiten jarraitzen dugun bide bat hasi da.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Prestakuntza egiteko, “fidantza” moduan, urte hasiera bakoitzean diru ordainketa bat egiteko eskatzen da (40 € probarako eta 500 € zikloetarako), eta hori ikasturtea amaitzean berreskuratzen da, asistentziaren eta jasotako prestakuntzaren aprobetxamenduaren arabera. Emaitza positiboak lortzen dituen pertsona bati prestakuntza guztiz doan ateratzen zaio.
Ordaindutako baimen berezi bat ere emango da (16 ordu sarrera probarako, eta zikloetan 40 ordu ikasturte bakoitzerako), azterketak prestatu ahal izateko.
Plana Arrasateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoan eta Bergarako Migel Altuna ikastetxean egingo da, Eusko Jaurlaritzak lanbide heziketarako sortutako eskaintza partzialaren modalitateari esker.

ULMAn beste erkide autonomo batzuetako bazkideek lanbide heziketaren inguruan izan dezaketen interesa ere aztertuko dugu, eta, eskariaren arabera, eta Ministerioaren aldetik edo gobernu autonomoen aldetik prestakuntzaren arloan dagoen eskaintza kontuan hartuta, baloratu egingo dugu zer ekimen jarri daitezkeen martxan.
 
ULMAn 18 pertsona dira dagoeneko prozesu honetan parte hartzen ari direnak. Aurrerabide profesionalean interesa duen pertsona bazara; titulazio ofiziala lortu nahi baduzu; trebetasun berriak eskuratu nahi badituzu; zure mugak gainditu nahi badituzu; zeu izan zaitezke hurrengoa.

Informazio gehiagorako ULMA Taldeko Departamentu Zentraleko Aintzane Mendizabalekin harremanetan jarri; amendizabal@ulma.com, 943 250 300.