Izan Osasuntsu, ULMA inguruneko Osasunaren Sustapenerako programa
Kanpaina honen helburu nagusia ULMA Taldeko bazkideen osasuna hobetzea da, trebetasun eta erantzukizun pertsonalen zein kolektiboen bitartez, osasunaren kudeaketari, segurtasunari, autozainketari eta garapen pertsonalari lotuta.
Urtean zehar, laneko osasunaren arlotik hainbat politika eta jarduera garatuko ditugu helburua lortze aldera.
LAN OSASUNGARRIAGORAKO GOMENDIOAK
(Valentin Fuster , kardiologoa).
| Lana planifikatzea: Zereginetan lehentasunak antolatu, inplikaturiko pertsonen harremanetarako datuak bilatu eta gehitu, edo ordenagailuan denborak kontrolatzeko edo dei bat egiteko unea adierazteko alarmak jarri… horrelako ekintzek lan fluxua optimizatzen lagundu dezakete.
| Argi egokia: Argia eskasa bada begietako nekea eta buruko mina eragin dezake, baita logura eta kontzentrazio falta ere. Argi naturala da egokiena, gortina edo kristal tindatuen bidez leundua gehiegizko argia badago, eta naturala ezinezkoa bada, fluoreszenteak saihestu eta erabili argi goxoak.
| Gorputzaren jarrera: Jarrera sarritan aldatzeak edo sorbalda eta lepoarekin ariketak egiteak zerbikalen osasuna bultzatzen dute. Tarteka jaiki eta ibiltzea ere mesedegarria izan daiteke muskuluak askatzeko eta bizkarreko minak ekiditeko. Kontrolatu gorputzaren jarrera. Idazmahaiaren aurrean orduak igaro behar badira, erabili jarrera osasungarria sustatzen duten altzariak.
| Altzari egokiak: Mahaiak zabala izan behar du, komeni da aulkiak besoak bermatzekoa izatea eta bizkarreko malgu bat, eta mahai azpian oinak bermatzekoa jarri.
| Zutik lan egitea: Lan jarduna zutik egiten bada, profesionalak tarteka eseri egin behar du, eta oinbular indartua eta takoi baxua duten oinetakoak erabili.
| Goizerdiko atsedena: Burua eta gorputza suspertzen laguntzen du. Aktibatu gorputza. Jarrera malgutasuna bezain garrantzitsua da. Ideia da ez soilik lanetik deskonektatzea, baizik eta baita ere lan harremanetatik eta arazo pertsonaletatik.
| Jan osasungarri lanean ere bai: Tupperrak lagundu diezaguke arratsaldeko lana eragotziko ez diguten janari arinak prestatzen, janari azkarra saihesten eta dieta kontrolatzen. Frutak mahaia apaindu dezake eta mokadu osasungarria da; gainera, eguneroko jarduerarako energia gehigarria ematen du.
| Ingurunea pertsonalizatu: Osasun emozional egokia da eguneroko biziberritzeko konpainiarik onena; horrenbestez, etxekoen argazkiak, mahai gaineko opari txikiak edo haurren marrazkiak funtsezko elementu lagungarriak dira. Lantokiko landareek estresa murrizten eta baikortasuna handitzen dute. Lantokian landareak jartzeak estresa murrizten du, depresio sintomak arintzen ditu eta baikortasuna handitzen du. Onena da urte osoan irauten dutenak aukeratzea, edozein argi motatara egokitzen direnak, eta lorerik ez dutenak, azken horiek zainketa gehiago behar izaten baitute. Menta, ezkaia edo erromeroa bezalako landareek alternatiba egokiak izan daitezke, usainaren bitartez egunari ongizatea emateko.
| Zaindu zentzumenak: Zaratak, usainak edo tenperaturak eragina izan dezake laneko ongizatean eta kontzentrazioan. Aholku praktiko bat da telefono mugikor zein finkoaren soinua ahalik eta gehien jaistea, baita ordenagailuaren efektuen soinuak ere.
| Eguna modu antolatuan amaitu: Eguna aurretiaz planifikatzea bezain garrantzitsua da burua aisialdiaz disfrutatzeko libre duzula bukatzea. Horretarako, lanpostua antolatu egin daiteke, lanetik irten aurretik dena txukun utzi edo hurrengo egunean egiteko lana idatziz jasota utzi.