Ulma Taldea
Emakumeen presentzia ULMAko organoetan
ULMA Taldeko enpresen jarduera teknikoa eta industriala izan da betidanik. Emakumeen presentzia txikiagoa izan da orokorrean, eta baita zuzendaritza nahiz ordezkaritza organoetan ere. Dena den, 1980ko hamarkadatik aurrera, asko izan dira gure kooperatibetako Kontseilu Errektoreetan parte hartu duten emakumeak, eta horietatik hainbatek, lehendakari kargua ere bete dute.
Gai hau oinarri hartuta, bi erreportaje egin ditugu, eta lehena jaso dugu zenbaki honetan, bide horretan protagonista izan diren bi emakumeren testigantzekin.
ULMA Taldeko negozioak industrialak dira eta, ondorioz, kooperatiba maskulinizatuak direla esan ohi dugu. Kooperatiba ezberdinetan lan egiten duten pertsonen %20 dira soilik emakumeak.
1980ko hamarkadatik aurrera emakumeek ere parte hartu izan dute negozioetako Kontseilu Errektoreetan, eta urte hauetan guztietan, hainbat izan dira lehendakari karguetan egondako emakumeak. Lidergo postuetan ULMAko emakumeek izan duten esperientzia ez da berria, eta, aurrera begira, emakumeen parte hartzea indartzeko eta sustatzeko oso erreferente baliagarriak dira.
[...]