Begira OnLine, ULMAren azken orduko albisteak webgunean eta zure smartphonean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Begira OnLine, ULMAren azken orduko albisteak webgunean eta zure smartphonean

BEGIRA Online da ULMAren gaineko informaziorik berrituena ahalik eta arinen eta azkarren eskuratzeko aukera ematen dizu web plataforma. BEGIRA Online informazioaren erreferentzia da ULMAn.
Begira OnLine, ULMAren azken orduko albisteak webgunean eta zure smartphonean
2016/07/21

Plataforma honetan aurkitu ditzakezu, besteak beste, taldearen eta negozioen erreportajeak eta albisteak, BEGIRA aldizkariaren hemeroteka, urteko txostenak edo ULMAren eguneroko protagonista batzuei egindako elkarrizketak; izan ere, BEGIRA, ULMAren informazioaren erreferentziako plataforma izateaz gain, langileek adierazteko eta bere hondar aletxoa jartzeko lekua ere izan nahi du.

Hori dena, hainbat ataletan banatuta, nabigazioa erabat erraza eta intuitiboa izan dadin. Atal horien artean hauek aurkitu ditzakegu:

 

| Gaurkotasuna.
Atal honetan ULMA Taldearen eta bere negozioen gaineko gaurkotasuneko gaiak kontsultatu ditzakegu. Azken orduko albisteak.
| Erreportajeak.
Atal honetan hurbiletik ezagutu ditzakezu, besteak beste, ULMAko langileak, negozioek parte hartzen duteneko proiektu ugariak, eta ULMAk eta Fundazioak antolatzen dituzten jarduerak.
|Elkarrizketak.
Atalaren izenak dioenez, bertan aurkituko ditugu ULMAko eremu guztietako pertsona ezagunei egindako elkarrizketak.
|Editoriala.
Atal honetan, ULMA Taldeko zuzendari nagusiak dauka batuta. Noizean behin, bere editorialak ikusteko aukera izango dugu.
|Hemeroteka.
Atal honetan BEGIRA aldizkariaren zenbaki guztiak ikusi eta deskargatu ditzakegu pdf formatuan.

 

Atal horietaz gain, webgunearen eskuineko aldetik eduki gehigarrietara sartu gaitezke, esaterako, Taldearen Urteko Txostena, iradokizunak eta negozioen webguneetarako estekak.

Eta hori gutxi balitz, informazio guztia hiru hizkuntzatan dago eskuragarri: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Gehiago eskatu daiteke?

Bukatzeko, plataformatik gu gaudeneko sare sozial guztietara sartu daiteke zuzenean, eta aktiboki parte hartu dezakegu ULMArekin, eta bere marka irudi digitala indartu.

BEGIRA Online edozein nabigatzailetan dago eskuragarri, dela zure PCn dela zure Smartphonen; beraz, aprobetxatu aukera hori eta jakin, ahalik eta azkarren, zer gertatzen den ULMAn egunero.

Ez itxaron gehiago eta sartu ULMAren unibertsoan BEGIRA Online bidez, zure enpresan gertatzen denaren gaineko informazio eguneratua emango dizun ataria baita.

Ezagutzen duzu BEGIRA online? Plataforma hau erabiltzen duzu ULMAren azken berriak ezagutzeko edo beste tresna batzuk erabiltzen dituzu?