Partekatu zure ideia eta sari gisa Txantxi hauek irabazi ahal izango dituzu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Partekatu zure ideia eta sari gisa Txantxi hauek irabazi ahal izango dituzu

Oraindik garaiz zabiltza zure proposamena bidaltzeko: Nola lagundu dezake ULMA Taldeak gure ingurune sozioekonomikoaren onerako Txantxi moneta sozialaren ekimena arrakastatsua izan dadin?
Partekatu zure ideia eta sari gisa Txantxi hauek irabazi ahal izango dituzu
2014/11/12

Orain arte jasotako ideiak asmamen handikoak eta era berean, bideragarriak dira; beraz, parte hartzaileei eskerrak ematen dizkiegu horretan emandako denboragatik eta oraindik ideiarik bidali ez duten ULMA Taldeko langile eta bazkideak ekimen honetan parte hartzera animatu nahiko genituzke, epea azaroaren 14ra arte, ostiralera arte, zabalik baitago.

Animatu eta zure proposamenak ulmataldea@ulma.com helbidera bidali eta sari gisa moneta soziala osatzen duten billeteak jasotzeko aukera izango duzu, guztira 36,6 Txantxi, Gabonetako erosketetan erabili ahal izango dituzunak. Datorren azaroaren 21ean ezagutzera emango dugu irabazlearen izena. Bidali zure ideiak!