ZURE ELKARTASUNA BEHAR DA. Laguntza humanitarioa Ukrainari. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ZURE ELKARTASUNA BEHAR DA. Laguntza humanitarioa Ukrainari.

Betidanik, ULMA osatzen dugunok erakutsi dugu kolektibo gisa dugun nortasuna indar handienarekin definitzen duten ezaugarrietako bat elkartasunarena izan dela eta dela.
ZURE ELKARTASUNA BEHAR DA. Laguntza humanitarioa Ukrainari.
2022/03/29

Egoerak hala eskatu duen bakoitzean, ahaleginak batzen jakin izan dugu eta, hainbat arrazoi direla medio, gure konpromisoa behar izan dutenei laguntzen. Hurbilekoa edo urrunekoa, naturak edo gizakiak eragindakoa. Beti egon gara hor. Eta orain ere bai.

Badira ukrainar gerraren ondorioak pairatzen ari diren pertsonak. Une honetan, gizon eta emakume batzuk, gazteak eta adinekoak, dena galtzen ari dira, etxetik ihes egin behar dute eta hiltzen ari dira.

Horregatik mobilizatuko gara, ULMA elkartasunaren makineria martxan jarriko dugu.

Laboral KUTXAren kontu-zenbaki bat prestatu dugu, zure banakako dohaintzak sar ditzazun (ES49 3035 0450 11 4500006706). Berriz ere laguntzera animatzen zaitugu.

Gaur espiritu hori inoiz baino gehiago behar da. Zure elkartasuna behar da.