Ulma Taldea
Zoru pelbikoari buruzko tailerra, emakumeentzat
Otsailaren 20an, 17:00etan, ULMA Taldean, Mireia Grossmann i Campsen bisita izango dugu, osteopata eta fisioterapeuta, zoru pelbikoan espezialista eta abomino pelbikoaren heziketan aditua.
![Zoru pelbikoari buruzko tailerra, emakumeentzat Zoru pelbikoari buruzko tailerra, emakumeentzat](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/zoru-pelbikoari-buruzko-tailer-teoriko-eta-praktikoa/@@images/image-900-3b1a412adcbd37659869582c4333e0d9.jpeg)
Emakumeei zuzenduta, tailerrak hitzaldi teorikoa eta ariketa praktikoak izango ditu. Gutxi gorabeherako iraupena hiru ordukoa izango da. Parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu hemen.
Tailer honen helburuak hauek dira:
- Zoru pelbikoaren berri ematea
- Perineoan aktiboki laguntzeko ezagutza teorikoak eta praktikoak ematea
- Prebentzio ona egiteko tresnak eskaintzea
- Zoru pelbikoa babesteko ariketak ikastea
- Egunerokoan perineoa integratzeko oinarrizko ezagutzak jaso
- "Jarrera hipopresiboaren" oinarriak ikastea
Tailer praktikoan, zoru pelbikoaren osasunarentzat hiru galdera nagusiri erantzuten dieten ariketak egingo ditugu: nola esertzen garen, nola mugitzen dugun pisua eta nola ibiltzen garen.
Gehienez 100 izen-emate onartu ditzakegu. Kopuru honen arabera antolatuko dugu praktikak.