Ulma Taldea
Zoru pelbikoari buruzko tailerra, emakumeentzat
Otsailaren 20an, 17:00etan, ULMA Taldean, Mireia Grossmann i Campsen bisita izango dugu, osteopata eta fisioterapeuta, zoru pelbikoan espezialista eta abomino pelbikoaren heziketan aditua.
Emakumeei zuzenduta, tailerrak hitzaldi teorikoa eta ariketa praktikoak izango ditu. Gutxi gorabeherako iraupena hiru ordukoa izango da. Parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu hemen.
Tailer honen helburuak hauek dira:
- Zoru pelbikoaren berri ematea
- Perineoan aktiboki laguntzeko ezagutza teorikoak eta praktikoak ematea
- Prebentzio ona egiteko tresnak eskaintzea
- Zoru pelbikoa babesteko ariketak ikastea
- Egunerokoan perineoa integratzeko oinarrizko ezagutzak jaso
- "Jarrera hipopresiboaren" oinarriak ikastea
Tailer praktikoan, zoru pelbikoaren osasunarentzat hiru galdera nagusiri erantzuten dieten ariketak egingo ditugu: nola esertzen garen, nola mugitzen dugun pisua eta nola ibiltzen garen.
Gehienez 100 izen-emate onartu ditzakegu. Kopuru honen arabera antolatuko dugu praktikak.