Zoru pelbikoaren gaineko tailerra emakumeentzat — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Zoru pelbikoaren gaineko tailerra emakumeentzat

Datorren azaroaren 24an, 17:30ean, zoru pelbikoari buruzko tailerra izango dugu ULMA Taldearen Auditorioan, zoru pelbikoan eta berreziketa abdominopelbikoan espezialista den Mireia Grossmann i Camps osteopata eta fisioterapeutaren eskutik.
Zoru pelbikoaren gaineko tailerra emakumeentzat
2022/11/10

Tailerra emakumeei zuzenduta dago, eta zati bat hitzaldi teoriko bat izango da eta beste zati bat ariketa praktikoak, gimnasioan egitekoak. Guztira hiru ordu iraungo duela kalkulatzen da. Joan nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena.

Hauek dira tailerraren helburuak:

  • Zoru pelbikoa exisititzen dela zabaltzea
  • Ezagutza teorikoak eta praktikoak ematea, perineoari modu aktiboan lagundu ahal izateko
  • Prebentzio ona egiteko tresnak eskaintzea
  • Zoru pelbikoa babesteko oinarrizko ariketak ikastea
  • Perineo egunerokoan integratzeko gakoak ikastea
  • “Jarrera hipopresiboa”-ren oinarriak ikastea

Tailer praktikoan zoru pelbikoaren osasunerako funtsezkoak diren hiru galderei erantzuteko ariketak egingo ditugu: nola esertzen garen, nola mugitzen ditugun pisuak eta nola ibiltzen garen oinez.

Saio honetan 30 plaza ditugu libre, eta izena ematen duten emakumeen artean zozketatuko dira, baina ez kezkatu aurrerago beste saio batzuk egingo ditugu-eta.