Yoga saioak: irailetik abendura talde berriak
ULMAko langileentzako eskaintza hau “Izan Osasuntsu” programaren barruan dago, hain justu, ULMAren osasun zerbitzuak bultzatzen du, ULMA Fundazioarekin elkarlanean.
Saioak Miren Zubeldiak ematen ditu, Oñatiko “HAZI infinito” ongizate zentroko kideak. Astearte, asteazken eta ostegunetan 12:50etatik 13:40etara. Bertan, gorputz kontzientzia eta argitasun mentala izaten laguntzeko tresnak lantzen dira.
Malgutasuna, indarra, postura, erlaxatzeko edota orekatzeko gaitasuna hobetzeaz gain, yogak ere lagunduko dizu kontzentratzen, erabakiak hartzeko gaitasunean eta estresaren kontrolean; era berean, konfiantza eta norberaren zein inguruaren onarpena lantzen lagunduko dizu.
Yoga saio hauen helburua da ULMAko langileen ongizate orokorra lortzea.
Bigarren faserako talde berriak antolatzen ari gara: 2018ko irailetik abendura arte.
Izena eman baduzu jada, gure zerrendan bazaude, beraz, kontuan hartuko zaitugu.
Eta horrela ez bada, hemen duzu izena emateko galdetegia, uztailak 20a baino lehen: https://goo.gl/forms/yhGlVGKN8hj8AixF3
Oraindik egitasmo honetan parte hartu ez duten pertsonek izango dute lehentasuna.