Ulma Taldea
Urban Mobility Challenge erronkan izena eman duten ULMAko pertsonak animatu nahi ditugu egun dugun bosgarren postua hobetzera
Hainbat enpresatako 8.896 parte-hartzaile ari dira lehiatzen Urban Mobility Challenge erronkan. Erronka hori urtero antolatzen da, eta urriaren 16an amaituko da.
2019an ULMAk lehen postua lortu zuen, 2020an hirugarren postua eta Enpresa konprometituenaren kategorian irabazle izatea. Une honetan 2021eko erronkaren azken txanpan gaude eta parte hartzera animatzen zaituztegu, posizioak hobetzeko.
Urban Mobility Challenge Mugikortasun Iraunkorrarekin konprometitutako enpresen arteko lehiaketa da, eta Mugikortasunaren Europako Astearen barruan kokatzen da.
Aukera paregabea da ohiturak aldatzeko neurriak abian jartzeko, mugikortasun jasangarriago eta seguruago baterantz.
Zure ingurunea hobetu dezakezu!