ULMAren Kompaqdrain kanalak Bartzelona-Kataluniako Zirkuituan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMAren Kompaqdrain kanalak Bartzelona-Kataluniako Zirkuituan

Abiadura kontua
ULMAren Kompaqdrain kanalak Bartzelona-Kataluniako Zirkuituan
Bartzelona-Kataluniako Zirkuitua
2023/10/18

Kompaqdrain drainatze kanalak hornitu ditugu Bartzelona-Katalunya Zirkuituan.

Sareta gorputz bakar batean integratuta duten kanal monolitikoak dira. Kanalak trinkoak direnez (sareta eta kanala pieza bakar batean integratuta daude), segurtasun eta egonkortasun handiagoa ematen dute. 

Sakonago hitz egin dezagun, ordea, horien ezaugarriei eta onurei buruz. 

Hiru aipatuko dizkizut, eta esango dizut zergatik izan diren erabakigarriak proiektu honetan.

Lehen ezaugarria da Kompaqdrain kanalen gama osoak max-flow sistema esklusiboa duela, eta sarrerako zuloen diseinu bereziari esker, alderantzizko kono forma baitute, kanalean ur gehiago eta abiadura handiagoz dranaitzea lortzen dugula.  

Bigarren ezaugarria kanalen gainazala da. Kompaqdrain Industry modeloa gainazal irristagaitz alderantzikatuekin diseinatuta dago, eta, gainera, ur xafla atzipen zuloetara bideratzeko elementuak ditu. Zulo horiek txikiak dira (30 x 25 mm), eta gainazala irtengunerik gabe dute, gainetik pasatzen diren ibilgailuetan bibraziorik ez sortzeko. 

Azkenik, polimero hormigoiz eginda daude, hau da, konpresioarekiko erresistenteenak diren materialetako batez; beraz, cm2-ko 1300 kp ere jasaten dituzte, hormigoi tradizionalak cm2-ko jasaten dituen 500 kp-ren aldean. Gainera, silizearen agregatuak gogorrak direnez bermatuta dago ibilgailuen trafikoa jasaten duen edozein gainazalek, Montmelon dagoen zirkuitua, esaterako, ondo kontserbatuko dela, kargatutako kamioien trafikoa etengabea baita zirkuituan