ULMAren fatxada aireztatuzko estaldura Galapagos eraikinean, Brasilen
Riviera de São Lourenço (Bertioga, São Paulo) kostaldean kokatuta dagoen Galapagos eraikinak ULMA Architectural Solutions-en soluzio arkitektoniko eraginkor eta dotore batekin aurre egiten die itsasertzeko baldintza gogorrei –kresala, hezetasuna, etengabeko haizea eta eguzki erradiazioa–.
Eraikina babesteko eta janzteko, fatxada aireztatuko sistema erabili zen, “Paper” testurako STONEO panelekin. Panelek 1,80 m × 0,90 m-ko formatua dute, eta eraikinaren 1.000 m² inguru estaltzen dute.
Irauteko pentsatutako eraikina
Galapagos eraikinak erakusten du posible dela prestazio tekniko handiak
–erresistentzia, iraunkortasuna, baldintza gogorren aurkako babesa– diseinu garaikide, dotore eta ingurunearekin koherentea den batekin uztartzea.
ULMAren fatxada aireztatuari esker, “azal” moduko bat egin zaio, aldi berean babesten eta edertzen duena, eta denboraren igarotzeari aurre egiteko pentsatuta dagoena, baita itsasoaren ondoan ere.