ULMAren eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren arteko hitzarmenaren sinatzea — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAren eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren arteko hitzarmenaren sinatzea

ULMAk eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak esparru hitzarmen bat sinatu dute gaur teknologiaren ikerketan, ezagutzaren transferentzian eta teknologian espezializatutako gazteen prestakuntzan lan egiteko, izan ere, bi erakundeak aspalditik ari dira esparru horietan lankidetzan.
ULMAren eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren arteko hitzarmenaren sinatzea
2022/10/13

Hitzarmenaren ondorioz, erakunde biek zientzia eta teknologia arloetako lankidetza eta ezagutzen transferentzia sustatuko dituzte, prestakuntza jarduerak, arautu gabeko prestakuntza programak, ikerketa proiektuak, doktore tesiak eta transferentzia proiektuak abian jarriz.

Gainera, hainbat jarduera elkarrekin sustatuko dituzte, epe laburrera eta luzera ULMAren eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko. Era berean, talentuaren kudeaketara eta teknikarien, espezialisten eta, oro har, gizartearen etengabeko prestakuntzara bideratutako jarduerak eta programak garatuko dituzte, komunean dituzten jarduera eremuetan.