ULMAren enkofratuen izaera modularra, Antzuolako biaduktuan gakoa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMAren enkofratuen izaera modularra, Antzuolako biaduktuan gakoa

ULMAk enkofratze eta aldamio soluzio integralak eskaini ditu Antzuolan (Gipuzkoa), Deskarga errekaren gaineko bidezubiaren parte den 495 metroko taularen eraikuntza proiektuan.
ULMAren enkofratuen izaera modularra, Antzuolako biaduktuan gakoa
2019/10/25

ULMAren enkofratu sistemen malgutasunak eta moldakortasunak erronka handia suposatzen duten eraikuntza proiektuak gauzatzea ahalbidetzen dute. horietako baten adibide bezala Espainiako abiadura handiko trenaren azpiegituren eraikuntza proiektua daukagu.

Lurraren orografiak eta gauzatze epe estuek konplexu egin dute proiektua, eta konplexutasun hori dela-eta produktu teknologia eta erantzuteko eta materiala hornitzeko ahalmena bat etorri behar izan dira bezeroaren eskakizunekin.

Ertz aldakorra duen taula gauzatzeko autozinbria erabili ezin izan denez, ingeniaritzako lantaldeak proposatu zuen zinbria portikoduneko sistema bat erabiltzea, H-33 zertxekinkarga handiko T-500 dorreekin eta EMKOFORM H-120 formako enkofratuarekin. Produktu horiek errendimendu ezin hobeak eman dituzte (eskatutakoak) 30 metro baino gehiagoko altueran karga handiei eustean eta 70 m-ko argi maximoekin bermeen artean. Sistemen izaera modularrak ahalbidetu du eskatzen ziren neurri guztietara egokitzea.

Bezeroarekin egon den komunikazio eta lankidetza etengabeak ahalbidetu du produktu bakoitzari etekinik handiena ateratzea eta segurtasuna bermatzea. Izan ere, sistemetako bakoitzean integratuta dago Logistika handiko gunea denez eta orografia zaila denez, babes portiko bat muntatu da BRIO aldamioarekin. Trafiko handiko bide bat ixtea ekiditeko eta eror zitezkeen objektuetatik babesteko ez ezik, desenkofratze prozesuan horma atalei eusteko diseinatu zen portikoa.