ULMAn 29 langile euskara ikasten — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAn 29 langile euskara ikasten

Aurten ere Euskara Eskolak antolatu ditugu ULMA Taldean, irailean matrikulazio kanpaina egin ostean. “Te hacemos un hueco” lemapean egindako kanpainan, aurreko ikasturteko ikasleak bihurtu ditugu protagonista, ikasle berriak euskara ikastera animatzeko.
ULMAn 29 langile euskara ikasten
2012/10/10

ULMAko negozio ezberdinetako 26 ikaslek eman dute izena  eta beste 3 ikasle beraien kabuz ari dira eskolak hartzen, euskaltegietan.
5 talde osatu dira, 3 Oñatin eta 2 Legazpiko Precinoxen:


• B1 maila, ULMA Packagingen (Oñati)
• B2 maila, Handling Systemsen (Oñati)
• C1 maila, ULMA Packagingen (Oñati)
• A1 maila, ULMA Precinoxen (Legazpi)
• B1 maila, ULMA Precinoxen (Legazpi)


Ikasturte honi zuku ederra aterako diotelakoan, gure animorik beroenak eman nahi dizkiegu. Eta norbaitek ikasten hasi nahiko balu edo dakiena hobetu, etor dadila lasai, lekua badago eta.