ULMAko ordezkaritza zabala Hispack 2018 azokan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAko ordezkaritza zabala Hispack 2018 azokan

ULMAko hainbat Negozio Hispack 2018 hiru urtean behin egiten den azokan egon ziren, Bartzelonan maiatzaren 8tik 11ra arte.
ULMAko ordezkaritza zabala Hispack 2018 azokan
2018/05/15

Parte hartu zuten Negozioak ondorengoak izan ziren: ULMA Architectural Solutions, ULMA Handling Systems, ULMA Packaging eta ULMA Servicios de Manutención (ULMA Inoxtruck marka komertzialarekin). Guztiak 3. pabiloian egon ziren, gune jendetsuenean.

Negozioen arteko sinergiak aprobetxatuz, negozio bakoitzak produktu ezberdinak eraman zituen. Hartara, bezeroek in-situ ikusi ahal izan zituzten balio erantsi handiagoa ematen dituzten soluzio integralak.

Testuinguru honetan, negozioek balorazio ezin hobea egin dute jaso duten bisita kantitate eta kalitatea kontuan izanik. Harreman komertzialak egiteko aukera izan dugu, eta uste dugu denboran zehar iraungo dutela.  Gainera, negozio batzuk operazio batzuk itxi ahal izan zituzten eta etorkizuneko proiektuetarako aukerak ireki.

Laburbilduz, indarrak bildu eta soluzio integralak eskaintzeko azoka izan zen, ULMA marka dibertsifikatu gisa posizionatzen jarraitzeko aukerak emanez.