ULMAko drainatze soluzioak Madrilgo Atocha tren geltoki enblematikoan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMAko drainatze soluzioak Madrilgo Atocha tren geltoki enblematikoan

Altuera muga arazoa ez denean
ULMAko drainatze soluzioak Madrilgo Atocha tren geltoki enblematikoan
2024/02/15

1851ean inauguratutako Madrilgo lehen tren geltokia izan zen Atochako geltokia. Guztira ULMA drainatze kanalen 800 ml baino gehiago instalatu dira geltoki enblematiko honetan. 

Geltokiaren inguruko asfaltoa berritu behar zela eta hondatutako saretak ordeztu behar zirela aprobetxatuta, ADIFeko teknikariak ULMArekin jarri ziren harremanetan, instalatu beharreko drainatze kanalen proposamen onenaren inguruan aholku bila.

Iritsiera eta irteeren gunea - edukiera hidraulikoa eta altuera mugatua:

ULMAko CIVIL gamaren barruan, CIVIL-S familiaren ezaugarria da edukiera handiko kanalak dituela, baina altuera txikikoak. Soilik 12 zm-ko altuera.

Kanpoko eremua edo aparkalekua - segurtasuna eta instalatzeko erraztasuna:

Hemen MultiV 200 kanal teknikoko 500 ml baino gehiago instalatu dira, zehazki, 17 zm-ko altuera duen R200G000R modeloa.

Taxien itxaron eremua - noizbehinkako trafikoa eta altuera mugatua:

gune honetan MINI 100 modeloa instalatu da, altuera arazo bat ere bazegoelako, eta, beraz, aukeratutako modeloak 6 zm-ko altuera baino ez du.