ULMAk seigarren postu txalogarria lortu du Urban Mobility Challenge erronkan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk seigarren postu txalogarria lortu du Urban Mobility Challenge erronkan

Seigarren postua lortu dugu Mugikortasunaren Europako Astearen barruan dagoen Urban Mobility Challengeko sailkapen orokorrean. 16.149 km egin ditugu modu jasangarrian, eta atmosferara 3.614 kg CO2 gutxiago isurtzea lortu dugu.
ULMAk seigarren postu txalogarria lortu du Urban Mobility Challenge erronkan
2021/10/28

Urban Mobility Challenge Erronka Ciclogreenek antolatzen duen mugikortasun iraunkorrarekin konprometitutako enpresa eta unibertsitateen arteko lehiaketa da, garraiobide jasangarri eta seguruagoetarako ohitura-aldaketa bultzatuz. Aurten, beste enpresa handi batzuekin batera parte hartu dugu, hala nola Decathlon, Renfe, Iberostar, Norauto, Sacyr edo Fagor. Guztira 8.973 pertsonak parte hartu dute erronka horretan, eta hilabete iraun du.

Gainera, ULMA Packagingeko Aitor Ortueta lankidea irabazlea izan da parte-hartzaile guztien artean egindako zozketan. Zorionak Aitor!