ULMAk Osasun jarduera eta tailer berriak abian jarriko ditu Oñatin eta Legazpin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk Osasun jarduera eta tailer berriak abian jarriko ditu Oñatin eta Legazpin

ULMAko osasun zerbitzuak bultzatzen duen “Izan Osasuntsu” programaren barruan, ikastaro berri hauek jarriko dira martxan: Yoga, Hipopresiboak, Pilates eta Lan Aerobiko eta Luzaketak. Otsailean hasiko dira ikastaroak, eta klaseak hiru hilero izango dira eta aurrez aurre emango dira.
ULMAk Osasun jarduera eta tailer berriak abian jarriko ditu Oñatin eta Legazpin
2023/01/19

Oñatin, ULMAkoek asteartean eta ostegunetan izango dituzte YOGA klaseak. Saio bakoitzak 50 minutuko iraupena izango du, 12:50etik 13:40era, eta “Hazi Infinito”-ko Uxue Otalora izango da irakaslea. Taldearen Departamentu Zentralek Oñatin duten gimnasioan emango dira klaseak.

Horrez gain, asteazkenetan kirol jarduera hauetako bat jarriko da martxan, izena ematen duten lagunen kopuruaren arabera:

  • Hipopresiboak
  • Pilates
  • Lan aerobikoa eta luzaketak

Saioa asteazkenetan izango da, eta 50 minutuko iraupena izango du, 12:50etik 13:40era. Taldeko Departamentu Zentralek Oñatin duten gimnasioan emango da, eta “Hazi infinito”-ko Ainhoa Unamuno edo Edurne Mugica izango dira irakasleak, jardueraren arabera.

Legazpin, jarduera hauetako bat jarriko da martxan asteazkenetan ULMAkoentzat, izena ematen duten lagunen kopuruaren arabera.

  • Hipopresiboak
  • Pilates
  • Lan aerobikoa eta luzaketak

Saioa asteazkenetan izango da, eta 50 minutuko iraupena izango du, 12:50etik 13:40era. ULMA Packagingek Legazpin dituen instalazioetan emango dira klaseak, eta “Hazi infinito”-ko Ainhoa Unamuno edo Edurne Mugica izango dira irakasleak, jardueraren arabera.

Interesatuta bazaude, bete atxikita doan galdetegia, urtarrilaren 25a baino lehen, eta saioetara sartzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu posta elektronikoz.

Zaindu zaitez!