Ulma Taldea
ULMAK ordenagailu dohaintza egin du Oñati eta Otxandioko ikastetxeei
Pandemia egoera honetan, ULMAk erabilitako ordenagailuei beste bizitza bat eman nahi izan die eta horretarako ULMA Handling Systems-ek emandako ordenagailuak, txukundu eta prest utzi ditu Oñati eta Otxandioko ikastetxeetara bidali ahal izateko.
ULMA Handlig Systems-en softwarraren instalazioaz arduratu dira eta ULMA Taldeak falta ziren elementuak erosteko diru laguntza eman du. Egoera honetan hainbat izango dira etxean geratu behar izango duten ikasleak eta guztiek ez dituzte behar bezalako tresnak edukiko etxean eskura, beraz, ekarpen txiki honekin hutsune horiek bete ahal izango direla espero dugu.
Momentuz, 8 ordenagailu prestatu dira, baina espero dugu gehiago prestatu ahal izatea eta egitasmo honekin jarraitzea.