ULMAk Oñatiko San Migel Goiaingeruaren elizako aurre atea zaharberritzen lagundu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk Oñatiko San Migel Goiaingeruaren elizako aurre atea zaharberritzen lagundu du

ULMAk Oñatiko San Migel Goiaingeruaren eliz parrokiako Ebanjelioaren Aldeko bigarren zatian dagoen aurre atea zaharberritzen parte hartu du; estilo barrokokoa da, XVIII. mendekoa.
ULMAk Oñatiko San Migel Goiaingeruaren elizako aurre atea zaharberritzen lagundu du
2022/10/25

Atea, eliza katolikoaren ondare historikoa, zurezkoa da, eta jabea Oñatiko Parrokia da. 1960an desmuntatu zen, harrizko eskailera mailekin plataforma eraikitzeko, eta 3 frontek osatzen dute, albokoak txikiagoak izanik. Harrizko harmailadi bikoitz baten gainean altxatzen da. Alboetan ate txiki burudunak eta aurrealdean arku beheratua duen orri bikoitzeko ate handi bat ditu. Alboetan, pilastrak, zintzilikarioekin eta ebakin barrokoekin. Frisoa izkinetan, lore handiekin, eta kupula, hori ere lore handiekin. Atean burdineriaren lana nabarmentzen da, bai gontzetan, bai heldulekuetan.