Ulma Taldea
ULMAk Oñatiko Mendi Martxaren X. urteurrenaren programa berezia babestuko du
Hamargarren urteurrena ospatzeko, 2025ean zehar Santa Ana antzokian eta Oñatiko Kultur Etxean hitzaldi bereziak antolatuko dira, ULMAren laguntzarekin.

Programak hainbat hitzaldi izango ditu mendizale eta ikertzaileekin, hala nola Pou anaiekin (martxoak 3), Felipe Uriarterekin (apirilak 9) edo Eñaut Izaguirre mendizale eta glaziologoarekin (irailak 10).
Pou anaien lehen hitzaldira joateko Oñatiko Txokolateixian sarrera eskatu behar da. ULMAtik 10 gonbidapen bikoitz zozkatuko ditugu. Eman izena hemen.
Maria Lombillok eta Rakel Gartziak idatzitako mendiari buruzko haurrentzako liburu bat ere aurkeztuko da (maiatzak 24) eta Mikel Lizarralderen "Kontakizun bat tontorrez Tontor" dokumentala proiektatuko da (ekainak 12).
Ospakizunaren puntu gorena datorren irailaren 13an egingo den martxa izango da.