ULMAk Oñatiko Mendi Martxara gonbidatzen zaitu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk Oñatiko Mendi Martxara gonbidatzen zaitu

Oñatiko Mendi Martxaren VIII. edizioan parte hartu nahi baduzu, hauxe da zure aukera. ULMAk doako izen-emateak zozkatuko ditu bere langile guztientzat.
ULMAk Oñatiko Mendi Martxara gonbidatzen zaitu
Oñatiko Mendi Martxa irailean ospatuko da eta bi ibilbide aukeratu ahalko dira.
2023/06/14

Oñatiko plazatik irtengo den ibilaldiak bi ibilbide izango ditu aukeran: 21 km-ko motza bata eta 32 km-ko luzea bestea. Aizkorri-Aratz parke naturala zeharkatuko du eta aukera paregabea izango da mendi-ibiliez gozatzeko eta inguruan ditugun paraje zoragarriak ezagutzeko. Horregatik, proba honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta pertsona bakoitzeko 3 izen-emate doan lortzeko aukera eskaintzen dizuegu

Izen-emate kopurua mugatua da. Ezer gabe geratu nahi ez baduzu, eman izena hemen.

Izen-emateak datorren asteartean, hilaren 20an, itxiko dira, eta hilaren 21ean posta elektronikoz jakinaraziko diegu irabazleei egin beharreko urratsak.

Ibilaldian parte hartu ahal izateko, 16 urte baino gazteagoek gurasoen baimena eraman behar dute.