ULMAk lankidetza-hitzarmena sinatu du Bilboko Guggenheim Museoarekin
Horrela, ULMA Taldeak kide korporatiboen programarekin bat egiten du enpresa elkartuaren kategorian. Kide korporatiboek onura esklusibo batzuk jasotzen dituzte, hala nola, guneak ekitaldi korporatiboetarako erabiltzeko aukera, bisita gidatuak, Museoak berak antolatutako ekitaldietan parte hartzea edo sarbide abantailak, beren intereseko kolektiboen artean banatzeko sarrera-gonbidapen kopuru handi batekin.
Gainera, Museoak aldi baterako erakusketen bisita birtualak aurkezten ditu bere web orrian, eta ULMAk,Guggenheim Bilbao Museoko Kide Korporatibo izanik, erakusketa bakoitzaren lehen hilabeteetan horiek ikusteko pribilegio esklusiboa du, jende guztiarentzat eskuragarri egon aurretik.
Adibide gisa, esteka honetan, Lynette Yiadom-Boakye aldi baterako erakusketaren ibilbide birtuala egin dezakezue eta haren obra guztiak eta horiei dagozkien testu didaktikoak ezagutu.