ULMAk hirugarren postua lortu du ‘30 egun bizikletaz’ erronkan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk hirugarren postua lortu du ‘30 egun bizikletaz’ erronkan

Zorionak ‘30 egun bizikletaz’ erronkan parte hartu duten ULMAko pertsona guztiei, egindako kilometroei dagokienez lortutako emaitza bikainengatik eta CO2 igorpena gutxitzeagatik.
ULMAk hirugarren postua lortu du ‘30 egun bizikletaz’ erronkan
2022/05/12

Postu horrek ezin hobeto islatzen du apirilean zehar izan duzuen inplikazioa eta egin duzuen ahalegin handia. Eskerrik asko, baita ere, ULMAn mugikortasun iraunkorragoa bultzatzeagatik eta ingurumena zaintzen laguntzeagatik.

ULMAk diploma bat lortu du, zuek guztiok karbono aztarna murrizten eta bizitza osasungarria sustatzen lagundu duzuelako: 9.479 km eginda, atmosferara 2.368 Kg CO2 gutxiago igortzea eragin duzue.

Gainera, ULMA Packagingeko Unai Amutxastegi Zubizarreta berariaz zoriondu nahi dugu, erronkaren pizgarria irabazi duelako.

Zorionak!