ULMAk ere HITZEKIN egin du Korrikarekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMAk ere HITZEKIN egin du Korrikarekin

Korrikaren 22. edizioan ere `Hitzekin´ bat egin du ULMAk eta martxan izan da negozio guztietan Korrikari laguntzeko kanpaina. ULMAko negozio guztietako 479 langilek egindako ekarpenekin 3.600 euro jaso dira guztira, eta ULMA Fundazioak beste horrenbeste jarriz lagundu dio aurtengo Korrikari.
ULMAk ere HITZEKIN egin du Korrikarekin
2022/04/12

HITZEKIN batera, Korrikaren argazki bilduma osatu dugu photocall-arekin. Honakoa izan da emaitza:

Era berean, apirilaren 1ean Lukon egin genuen korrika eta apirilaren 8an Urretxu zein Lazkaon.

Hitzek hizkuntza, ekinak herria. HITZEKIN ulertzen dugu hizkuntza. Beraz, ekin, eta euskaraz jarrai dezagun!