ULMAk Drainatze Soluzioak aurketzu ditu IFAT azokan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMAk Drainatze Soluzioak aurketzu ditu IFAT azokan

ULMA Architectural Solutionsek duela gutxi aurkeztu ditu Drainatzerako bere Soluzioak IFAT azokan, -nazioarteko azoka liderra ur eta ur zikinen kudeaketan eta hondakinen eta lehengaien kudeaketan-, zeina maiatzaren 5etik 9ra Munichen, Alemanian, ospatu den.
ULMAk Drainatze Soluzioak aurketzu ditu IFAT azokan
2014/05/27

ULMA Architectural Solutionsek duela gutxi aurkeztu ditu Drainatzerako bere Soluzioak IFAT azokan, -nazioarteko azoka liderra ur eta ur zikinen kudeaketan eta hondakinen eta lehengaien kudeaketan-,  zeina maiatzaren 5etik 9ra Munichen, Alemanian, ospatu den.

 

ULMAk MULTI V+ gama aurkeztu du, sistema bakarrean hainbat abantaila biltzen dituena, hala nola ekonomia, aldakortasuna eta malda aukerak.

Gainera, SARETA ARTEKATU berria aurkeztu zen. Alderantzizko “T” itxurako sareta da, eta batez ere bere estetikagatik nabarmentzen da, izan ere ezin hobeto integratzen da zoladuran, hiri-paisajean erabateko mimetizazioa lortuz.

 

Soluzio horiek ULMA Architectural Solutionsen eskutik datoz, Eraikuntzako sektorerako soluzio pertsonalizatuen eta jasangarrien garapenean lider dena, Eraikuntzan Kalitate eta Berme ikurra izateaz gain.

 

IFATek marka guztiak hautsi ditu. “Mundu osoko 135.000 bisitari baino gehiago izan ditugu. Kopuru izugarria da”. Johannes F. Kirchhoff doktoreak, IFATeko Kontseiluko Lehendakari eta FAUN Umwelttechnik-eko bazkide gerente denak, azpimarratu duenez “IFATeko edizio honekin historiako azokarik interesgarrienetakoa eta arrakastatsuenetakoa itxi da. Erakusketa-gunearen zabalkundeak eta bisitarien kopuru bikainak erakusten dute bide zuzenetik goazela”.